XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizarte babesik gabeko egoeran dauden haur eta nerabeen atentzio erresidentzialaren kalitatea bermatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritakoaren arabera, arauak garatzeko dituen eskumenak bere gain hartu, eta gizarte zerbitzuen zentro eta zerbitzuentzako baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena erregulatzen dituzten xedapenak egin behar ditu.

Izaera horretako xedapenak promulgatzea bide bakarra da atentzio erresidentzialaren prozedura, antolamendua eta funtzionamendua, kalitate irizpide bateratu eta estandarizatuen arabera gauzatzeko.

Dena den, Foru aldundiek atentzio erresidentzialaren, kalitatearen gaineko azkeneko eta zuzeneko erantzunkizuna dutenez gero, beraiei dagokie adin txikiko erabiltzaileen ongizatea bermatzea, eta, kontuan izanik Vitoria-Gasteizko Udalak ere hartu duela bere gain erantzunkizun bera, aldundiek zentroetan aurrera eramaten diren laguntza eta heziketa ekintzak modu sistematikoan kontrolatzeko neurriak hartu beharko lituzkete, ikuskapena erregulatzen duten xedapenen zain egon gabe.

Hortaz, helburua gaur egun erabiltzen diren bitartekoak hobetzea da, beste mekanismo batzuk sartuz, haurtzarorako talde tekniko bereziek aztertu ahal ditzaten hezitzaileek gauzatutako zuzeneko atentzioa eta zentroaren benetako funtzionamendua.

Egoitza zerbitzuen tamainak dexente baldintzatzen du atentzioaren kalitatea, baina halere ezin da esan kapazitate gutxiko zentroek derrigor kalitate oneko asistentzia ematen dutela edota, alderantziz, tamaina handiko zerbitzuek ez dutela kalitate maila egokia erdiesten. Nolanahi ere, zentro itxiak egokiagoak izaten dira elkarbizitzarako eta harreman onak egoteko, bai haur edo nerabeen eta langileen artean, bai erabiltzaileen beren artean ere.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko egoitza-eskaintza aurreko zatian esan dugun horretara moldatzen da neurri handi batean; izan ere, dauden postuen erdia baino gehiago sarean dauden 1.013etatik 519 zehazki 20 postuko edo gutxiagoko zentroetan biltzen dira, eta ia bi heren (653, alegia) 30 postuko edo gutxiagokoetan.

8. ATENTZIO ERRESIDENTZIALARI BURUZKO IKUSPEGI OROKORRA

Ohar orokor hauetan X. kapituluaren deskribapen zehaztuan erabilitako egitura berari jarraitzen diogu:

Zentro txikiak, 20 postu baino gutxiagokoak alegia, etxebizitza blokeetan kokatutako pisuetan egon ohi dira, hirietako auzuneetan...